Gaurkoan eskolan gelditu gara eta eskulanak egin ditugu.
Nagusiek Guggenheimna egin dute, ertainek karioka (etxean praktikatu beharko dute), eta txikienek Mari Jaia egin dute.
Horretaz gain, jolas mordo bat egiteko denbora ere izan dugu.
Bihar eguraldi txarra eman dutenez, igerileku eguna asteazkenera aldatu dugu. Beraz ez dugu igerilekuko motxilarik behar, baina adi! gogoratu Flashmobreako konplementoak ekartzeaz: txanoak, betaurrekoak, pelukak...bururatzen zaizuen edozer, ongi etorria izango da!!